martes, 29 de mayo de 2012
Ferra-saguzar mediterraneoa
Ferra-saguzar handiaren antzekoa da, hau da, sudurra zaldi baten ferraren antzekoa. Aldiz, bere lehengusuak ez bezala, Ferra-saguzarrak ez du gorputza osoki hegalez estaltzen.
Ugatza
Ugatzaren elikadura hezurrez osatuta dago batik bat (%75), baina zenbaitetan haragi soila ere jaten du. Mendietan bizi dira.
Bonelli arranoa
Beste arranoak baino hego motzagoak, zabalagoak eta biribilkatuagoak ditu. Bonelli arranoak, harrapakin mota ugari ehiza ditzake: ugaztunetan, egaztietan eta narraztietan oinarritzen da
Iparraldeko katxoa
Ezkata handiko igerilari sutsu honek kolore berde arreska du, apur bat ilunagoa bizkarraldean, eta uzki eta sabel hegats gorrixkak ditu.
Ibai kabuxa
Ur-gezetan bizi den arrain txiki bat da. Ibaien erdialdean edo behealdean bizi da, sakonera txikiko ur gardenetan, eta legarrak, errekarriak edota beren burua babesteko eta harrapatua ez izateko moduko harri handiak dauden lekutan.
martes, 22 de mayo de 2012
Igaraba arrunta
Igabara arrunta egon badago Euskal Herrian, nahiz
eta bere kopurua txikia den eta asko murriztu dela azken hamarkadetan, bereziki
70. hamarkadatik. Espeziea ez da ezagutzen egun Gipuzkoan eta Bizkaian. Badaude
zenbait ale Araban eta Iparralden . Populaziorik handienak Nafarroa Garaian
daude.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)